Gogokoenetara gehitu gaitzazu     
Hasiera ENpresa Atalak Zerbitzuak Legea Kontaktua

LEGEA

 

Bizitza Erabilgarriaren amaieran dauden Ibilgailuen kudeaketari buruzko 1383/20O2 ERRET DEKRETUAREN arabera, derrigorrezkoa da ibilgailua BAIMENDURIKO TRATAERA ZENTRO batean uztea, honela kutsaduraren gutxitzea eta osagaien berrerabilera lortzen delarik.

MAR auto desegiteak Baimenduriko Trataera Zentro bat da eta gure instalazioetatik zure ibilgailuaren behin betiko baja kudeatzen dugu. Behin ibilgailuaren harrera egin ondoren bajaren tramitazioa egin ahal izateko beharrezko dokumentazioa hau da:

  • Nortasun agiriaren dokumentua:
    • Pertsona fisikoa: NAN, AIZ, pasaportea, etab  (fotokopiak)
    • Pertsona juridikoa: enpresaren IFZ, ordezkariaren NAN-a eta pertsona juridikoaren ordezkaritzaren dokumentua (fotokopiak)
    • Kasu bereziak:
      • Adin txikikoak eta ezinduak: Ibilgailuaren jabea den adin txikikoaren edo eziduaren NAN-a, guraso edo ordezten duen tutorearen NAN eta sinadura, familia liburua edota tutoretza aitortzen duen dokumentuarekin batera.
      •  Ibilgailuaren titularrak ez diren jabeak: salerosketaren kontratua edo jabetasuna aitortzen duen faktura.
      • Oinordekoak: Testamentua edo oinordekoen aitorpena.

  • Ibilgailuaren dokumentazioa:
    • Zirkulazio baimena
    • Fitxa teknikoa (IAT txartela)

Ibilgailuaren bajaren tramitazioa doakoa da.






Hasiera   |   Enpresa   |   Atalak   |   Zerbitzuak   |   Legea   |   Kontaktua
2010 - Desguaces Mar. Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege oharra - Digital Slash-ek garatua